Elorriarrak protagonista bihar Olazarren

Anboto 2009ko urr. 21a, 09:41

Bihar, urriak 22, Olazar pilota txapelketako beste jardunaldi bat jokatu da. Bertan, Salaberria eta Landaburu elorriarrek garaipena eskuratu nahiko dute banaka eta binaka, hurrenez hurren.

Bihar, urriak 22, Olazar pilota txapelketako beste jardunaldi bat jokatu da. Bertan, Salaberria eta Landaburu elorriarrek garaipena eskuratu nahiko dute banaka eta binaka, hurrenez hurren.

Gaueko 21:30ean hasiko da biharko pilota jaialdia. Lehen partidua banakako txapelketakoa izango da, 4 t'erdi barruan, eta Elorrioko Salaberriak jokatuko du Aurtenetxe lezamarraren kontra. Bigarrenean, Landaburu Elorrioko atzelariak Elezkano zaratamoarra izango du bikote, Larrañaga eta Uzkudun gipuzkoarrekin lehiatzeko. Final zortzirenetako partiduak izango dira biharkoak.

Aldapek ezin

Bestalde, joan zen eguenean Aldape mallabiarraren txanda izan zen Zaldibarren. Mallabikoa Andreu gipuzkoarrarekin batera aritu zen, eta 22-4 galdu zuten Renobales eta Gorrotxategik osatutako bikote gipzukoarraren aurrean. Gorrotxategik erabat dominatu zuen Aldape, eta aurrean, Renobalesek ez zuen barkatu.

4 t'erdikoan, Albizuk 22-11 irabazi zion Epelderi, gipuzkoarren arteko norgehiagokan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!