Salaberria eta Landaburu elorriarrak Olazarren

Anboto 2009ko urr. 16a, 15:05

XXII. Olazar Txapelketako hirugarren jardunaldiari dagozkion partiduak jokatuko dituzte gaur eta tartean elorriar bi ariko dira: Salaberria eta Landaburu.

XXII. Olazar Txapelketako hirugarren jardunaldiari dagozkion  partiduak jokatuko dituzte gaur eta tartean elorriar bi ariko dira: Salaberria eta Landaburu.

Lau t’erdiko lehenengo partiduan Salaberria elorriarrak Aurtenetxe lezamarraren kontra neurtuko ditu indarrak.

Binaka beste partidu bi jokatuko dituzte. Lehenengoan gipuzkoarren arteko lehia egongo da: Larrañaga Uzkudunen kontra. Bigarrenean Landaburu elorriarrak Elezkano zaratamoarraren kontra jokatuko du. Partiduak 21:30ean hasiko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!