Partidu oso gogorrak eta parekatuak jokatu dituzte lehen jardunaldian

Anboto 2009ko urr. 9a, 09:15

Atzo Olazar Pilota Txapelketako lehen jardunaldiko hiru partidu jokatu zituzten lau t'erdian. Hiruetan parekotasuna izan zen nagusi. Eskualdeko ordezkari Eneko Perosanzek tanto bakarraren aldeagatik galdu zuen.

Atzo Olazar Pilota Txapelketako lehen jardunaldiko hiru partidu jokatu zituzten lau t'erdian. Hiruetan parekotasuna izan zen nagusi. Eskualdeko ordezkari Eneko Perosanzek tanto bakarraren aldeagaitik galdu zuen.

Desgaste handiko lehia jokatu zuten berriztarrak eta Aurtenetxe lezamarrak. Ia partidu osoan Perosanz aurretik joan zen. 17-12 irabazten zihoala nekeak erasan zion eta Aurtenetxek zazpi tanto egin zituen segidan. Ondoren, hogeina eta hogeitabana berdindu zuten. Azkenean, Aurtenetxe garaile.

Bigarren partiduan Arrieta markinarra eta Atxotegi gipuzkoarra lehiatu ziren. Arrieta kolpez gehiago da eta berak markatu zuen partiduko erritmoa. Hala ere, Atxotegik defentsa lan harrigarria burutu zuen eta aukera zuen guztietan azti ibili zen errematean. Hamaseina berdinduta egon ziren. Gero, Atxotegi 19-20 aurreratu zen, baina hurrengo hiru tantoak Arrietak egin zituen. Azkenean, 22-20 markinarraren alde.

Hirugarren neurketan gizpukoar bi neurtu zuen: Quina eta Jauregi. Sakeak berebiziko garrantzia izan zuen partiduaren garapenean. Tanto ilarak lortu zituen sakearen jabe zenak. Hamaseina berdinduta egon ondoren, Quina  22ra arte zuzenean joan zen.

Urriaren 15ean, 21:30ean, final zortzirenetako partiduak jokatuko dituzte. Lau t'erdian Arrese igorreztarra eta Albizu gipuzkoarra lehiatuko dira. Binaka Andreuk eta Aldape mallabitarrak Renobales eta Gorrotxategiren kontra jokatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!