Zaldibarrek bitik bi Durangaldeko finaletan

Anboto 2009ko uzt. 16a, 09:50

Umetxoen mailatik kadeteetara, Durangaldeko II. Pilota Txapelketari zegozkion sei final jokatu ziren, joan zen asteburuan, Zaldibarko pilotalekuan. Zaldibarrek bi irabazi zituen, eta Mallabik eta Atxondok bana.

Umetxoen mailatik kadeteetara, Durangaldeko II. Pilota Txapelketari zegozkion sei final jokatu ziren, joan zen asteburuan, Zaldibarko pilotalekuan. Zaldibarrek bi irabazi zituen, eta Mallabik eta Atxondok bana.

Umeen A mailan Zaldibarko Iparragirrek eta Praderak 18-5 irabazi zioten Markinako bikoteari. pilota.JPGGaztetxoen A mailan Bereinkuak eta Praderak bigarren txapela eman zioten Zaldibarri, Atxondo 18-7 menderatuta.

Mallabiak ere lortu zuen txapel bat, baina lau final jokatuta; ezin esan arratsalde borobila izan zutenik. Umetxoetan Hdidouk eta Gisasolak 18-13 irabazi zioten Mañariari. Umeak B, gaztetxoak B eta kadeteak mailetan galdu egin zuten Lekeitioren (16-18), Markinaren (6-18) eta Atxondoren kontra.

Kadete mailan Mallabiko atzelariak ezin izan zuen jokatu, eta ordezkoa bilatu behar izan zuten. Ahalegindu ziren, baina Atxondoko Martínez eta Josebak bikote hobea osatu zuten, eta lan erdietan utzi zituzten mallabitarrak (18-9).

Laburbilduz, umetxoen mailako partiduak orekatuenak izan ziren; gaztetxoen lehian, aldiz, ez zen kolorerik izan. Kadeetan, azkenik, finalak ez zituen aurreikuspenak bete. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!