Logikak gidatutako geziak

Anboto 2009ko uzt. 8a, 10:45

Zaldibar Arku Taldeak inoizko emaitzarik onena lortu du Abanto eta Zierbenan jokatu den Euskal Herriko Aire Libreko Txapelketan. Taldekako sailkapenean bigarren geratu eta banakako hiru mailatan gailendu dira. Emaitzak entrenamendu egokien ondorio dira. Izan ere, aire librean geziak 70 metrora jaurtitzen dira eta, oraintsu arte, Zaldibarko arkulariek 25 metroko distantzian bakarrik entrenatzen zuten, horretara bideratutako aretoak ez zeulako gehiagorako ematen. Zalduak futbol zelai berria estreinatu zuenean, Udalak lehengo Olazar zaharreko zati bat utzi zion arku taldeari. Beraz, fundamentuz prestatu ahal izan dute txapelketa. Logikak gidatu ditu entrenamenduak eta arkularien geziak.

Larunbateko sailkatze faseen ostean, doemkan jokatu zituzten kanporaketak eta finalak. Taldekakoan Lidia Cañetek, Joshe Blancok eta Iker Aranzetak osatu zuten Zaldibarko taldea. Lehia osoan zehar aurretik joan ziren. Azken gezian, ordea, puntuazio eskasa lortu eta bigarren tokiarekin konformatu behar izan zuten. Abantoko Gezalariak taldeak irabazi zuen taldekakoa.
Nobel mailan, Zaldibarko taldeko hiru arkularik osatu zuten podiuma: Inaki Agirre zornotzarrak, Iñigo Gorritxategi zaldibartarrak eta Karmelo Zenarruzabeitia zornotzarrak.

Emakumeen senior mailan Lidia Cañetek txapela berritu zuen beste behin, eta argi geratu zen Euskal Herrian ez duela neurriko areriorik. Azpimarratzekoa da Soraya Gutierrez elorriarrak -Zaldibarko taldearekin ari da- lortutako hirugarren postua ere.  Azkenik, arku librean Jose Antonio Aguiar ondarrutarra -Zaldibarko taldekoa hau ere- gailendu zen.

Txapelketak garbi utzi du arkularien kalitateak, hura garatzeko baliabide egokiak bakarrik behar zituela aire librean ere emaitzak bikainak lortzeko. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!