Zalduak puntu bategatik ez du mailaz igotzea lortu

Anboto 2009ko eka. 2a, 18:32

Zalduak hiru puntuko aldearekin irabazi zuen Romon, baina lau puntugatik galdu etxean. Garaipen berdinekin, Romo igo da eta Zalduak Lehen Erregionalean jarraituko du. Gainera, etxeko partiduan luzapena jokatu zuten; jakin izan balute, beharbada nahita huts egingo zuten luzapenera bidali zituzten jaurtiketa.

Hala ere, igoera euren eskuetan zegoen eta ez zuten asmatu. Bazekiten Anbotopekori irabazita inork ez ziela igoera galeraziko, baina galdu egin zuten. Lehenengo eta behin autokritika egiten du Jon Vazquezek: “Ez genuen gure mailarik eman eta hori da partidua galdu izanaren arrazoi nagusia”. Behin norbere buruari emanda, epailearen lana “penagarria” izan zela salatu du: “Romo Getxoko filiala da eta beste izen bat du. Ez dakit beste interesik bazegoen tarteko, ez dut hori pentsatu nahi, baina epailaren lana lotsagarria iruditu zitzaigun”. Nolanahi ere, Romoko taldea “zoriondu” du igoera lortu dutelako. Anbotopekok ez zuen ezer jokoan, baina gogor borrokatu zuen eta merezita irabazi.

Joseba Erraztiren agurra

Derbiak Zalduako Joseba Erraztiren agurra ekarri zuen. Durangarrak 22 urte eman ditu saskibaloian, gehienak Zaldibarko taldean. Bere omenez, bihar Zalduako beteranoak gaur eguneko taldearen kontra ariko dira 13:00etan. Ondoren, bazkaria dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!