Zalduak igoera lortu dezake biharko derbian

Anboto 2009ko mai. 29a, 08:56

Lehen Erregionalean denboraldiko partidurik garrantzitsuena jokatuko du Zaldibarko Zalduak saskibaloian. Anbotopekoren kontrako derbia irabaziz gero, maila bat gorago igoko dira; bestela Marrazoak igoko da. Marrazoak taldeak Muskiz azkenaurrekoaren kontra jokatuko du; ez dirudi huts egingo duenik.

Tabirakotik etorritako hiru jokalarirekin taldea indartu ondoren, Zalduak espero zuen goian ibiltzea, baina ez hainbeste. Denboraldi bikaina osatu dute. Igoera lortzen badute, bulegoko lana hasiko da, mailaz igotzeko baliabide eta oinarri ekonomikorik baduten edo ez baloratzeko.
Baina lehenengo eta behin biharko partidua irabazi behar dute, eta ez da erraza izango, ez baitago derbi errazik. Gainera, Anbotopeko ere oso denboraldi ona osatzen ari da. Laugarrenak dira Igoera Fasean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!