Zaldibarko arkulariak zehatz aritu dira

Anboto 2009ko ots. 27a, 09:04

Joan zen domekan Bizkaiko Arku-tiro Txapelketa –areto-barrukoa– jokatu zen lau mailatan Berrizko kiroldegian. Zaldibarko Arku Taldeak hiru podium lortu zituen. Lidia Cañetek Bizkaiko txapela berritu zuen beste behin emakumeen arku-errekurbatuaren kategorian. Maila berean, Soraya Gutierrez hirugarren izan zen, Bizkaiko txapelketan parte hartzen zuen lehenengo aldian.

arku.JPGZaldibarko taldearen lana Jose Antonio Aguirrek borobildu zuen; arku tradizionaleko kategorian bigarren egin zuen. Maila horretan, Julio Ignacio Ten abantarra izan zen irabazlea.
 Gizonezkoen arku errekurbatuan ere Abantoko tiralari bi igo ziren koxka gorenetara; Hilario Hernandez gailenera eta Iban Ureta bigarrenera. Aipagarria da, podiumetik kanpora geratuta ere, Joshe Blancoren lana; zaldibartarrak laugarren amaitu zuen. Azkenik, arku konposatuaren kategorian Julen Velasco barakaldarra izan zen txapeldun; bigarren eta hirugarren Pablo Valles deriotarra eta Luis Miguel Rodriguez barakaldarra sailkatu ziren, hurrenez hurren.

Karlos Olabarriaga Zaldibar Arku Taldeko lehendakariak txapelketaren balorazio positiboa egin du: “Maila onean aritu gara. Entrenamenduetan serio ibili gara, eta hori igarri egiten da gero txapelketatan”.

Cañete erraz

Lidia Cañetek, beste behin, berritu egin zuen Bizkaiko txapela. Zaldibartarra, gaur egun, Euskal Herriko txapelduna ere bada bere modalitatean. Olabarriagak aitortzen duenez, “oraintxe ez du areriorik Euskal Herri mailan”.

Bestalde, Soraya Gutierrezek orain arte ez du txapelketetan parte hartu. Hauxe zuen lehen aldia, eta emaitza ikusita ez luke azkena izan behar.

Zaldibarko Arku Taldeak antolatutako txapelketa Berrizburun burutu zen. Izan ere, txapelketarako azpiegiturak prestatzeko denbora gehiago zuten Berrizen; “Udalak erraztasun guztiak eman zizkigun”, diote.  
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!