Landaburu sorpresa ematen saiatuko da finalerdietan

Anboto 2008ko abe. 18a, 14:56

Gaur gauean XXI. Olazar Txapelketako finalak osatuko dira. Landaburu elorriarrak askorentzako txapelketa irabazteko faborito den Jaunarena nafarraren aurka jokatuko du. Erronka zaila du gure ordezkariak, baina topikora jota, partiduak jokatu egin behar dira.

Perez sestaoarrak gaur jakingo du lau t’erdiko finalean nor izango duen arerio. Jaunarena eta Landabururen arteko norgehiagokatik irtengo da bigarren finalista. Jaunarena faborito argia da, baina Landaburuk edonori buruhausteak eman diezazkiola erakutsi du. Partidua 21:30ean hasiko da Zaldibarko Olazar pilotalekuan.

Jarraian, binakako bigarren finalerdiak jokatuko dira, lau pilotari bizkaitarrekin. Hor be badaukagu ordezkaritza. Larrinaga elorrioarrak Urrutikoetxea zaratamoarrarekin osatuko du bikotea eta Erauzkin IIa (Lemoa) eta Lopezen (Ortuella) aurka jokatuko dute. Finalean zain dituzte Perez eta Mendizabal. Finalak abenduaren 31an jokatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!