Finalerdiak erabakita daude Olazar Txapelketan

Anboto 2008ko abe. 5a, 15:17

Datozen ostegun bietan finalerdietako partiduak jokatuko dira XXI. Olazar Txapelketan. Parekatzeak osatzeko falta zen partiduan Landaburu elorriarra sailkatu zen lau t’erdian.

Datozen ostegun bietan finalerdietako partiduak jokatuko dira XXI. Olazar Txapelketan. Parekatzeak osatzeko falta zen partiduan Landaburu elorriarra sailkatu zen lau t’erdian.

Olazar txapelketako finalerdietan jokatuko du Landaburu elorriarrak. Atzo jokatutako partiduan 22-15 irabazi zion Kastillo markinarrari. Landaburuk bere mailatik behera hasi zuen partidua. Tantoak joan ahala, ordea, konfiantza hartu zuen eta partidu erditik aurrera  nagusi izan zen.

Hilaren 11an jokatuko dira lehen finalaurrekoak. Lau t’erdian Jauregi arabarrak Perez sestaoarraren aurka jokatuko du. Binakakoan, berriz, Ollo eta Keraltz nafarrek Mendizabal eta Jauregi gipuzkoarren  kontra lehiatuko dira. Partiduak 21:30ean hasiko dira, Zaldibarko Olazar pilotalekuan.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!