Jaunarena aurrera, partidu gogorraren ostean

Anboto 2008ko aza. 28a, 14:13

XXI. Olazar Pilota txapelketako final laurdenetako patiduak jokatu ziren atzo. Lau t'erdian Jaunarena nafarra sailkatu zen; binakakoan Mendizabal eta Jauregi gipuzkoarrek jokatuko dute finlaerdietako batean.

XXI. Olazar Pilota txapelketako final laurdenetako patiduak jokatu ziren atzo. Lau t'erdian Jaunarena nafarra sailkatu zen; binakakoan Mendizabal eta Jauregi gipuzkoarrek jokatuko dute finlaerdietako batean.

Jaunarenak majo sufritu zuen Mendinuetari irabazteko. Partidu gogorra izan zen, erremate gutxikoa, baina fisikoki oso exigentea. Arabarra aurretik iritsi zen lanerdietara (6-11). Baina hortik aurrera Mendinuetak behera egin zuen eta Jaunarenak, berriz, gora. Bost tanto jarraian egin eta 12-11 aurreratu zen. Handik aurrera errazago jokatu zuen. Azkenean 22-11 irabazi zuen nafarrak.

Binakakoan, gipuzkoarren arteko lehian, Mendizabal eta Jauregik 22-14 irabazi zieten Baez IIa eta Galarragari. Lanerdietara arte partidu orekatua jokatu zuten (9-11). Handik aurrera pilota errazak huts egin zituzten. Hala ere, lau pilotariak lanerako etorri ziren eta kantxan argi geratu zen asko zutela jokoan.

Lau t'erdian final laurdenetako azken partidua datorren eguenean jokatuko da, 21:30etik aurrera. Durangaldeko ordezkari bat izango dugu lehian. Landaburu elorriarrak Kastillo markinarraren aurka jokatuko du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!