Hogeitik gora argazkilari batu dira XXV. Rallyan

Anboto 2008ko uzt. 3a, 15:10

Hogeitik gora argazkilari afizionatu izan dira asteburuan Zaldibarko Ilargi argazki taldeak antolatutako mende laurdeneko Argazki Rallyan



Argazkilari askorentzako ohitura bilakatutako hitzordua da iragan domekan, goizean goizetik hasita, Zaldibarko kaleetan izandakoa. Adin guztietako argazkizaleak, antolatzaileek emandako gaiak ondoen islatzen dituzten irudiak bilatu eta euren kameren memoria eta karreteetan gordetzen aritu dira. Izan ere, XXV. edizio honetan ere, formatu biak –digitala eta analogikoa– izan dira lehiaketan. Egun horretan egindako lanaren emaitzak, diapositibetan eta artxibo digitaletan aurkeztu zituzten Rallyko parte-hartzaileek. Lehiaketako sari banaketa ekitaldirako eta egindako argazkiak ikusteko, uztailaren 19ra arte itxaron beharko dugu, hala ere.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!