Eskualdeko eta inguruko 58 bikote Zaldibarko pilota txapelketan

Anboto 2008ko mai. 15a, 12:39
Zaldibarko Udalak eta Zaldua Kirol Taldeko pilota atalak eskola arteko lehenengo Pilota Txapelketa antolatu dute. Joan den asteburuan eman zioten hasiera txapelketari eta durangaldeko eta lea-artibai inguruko hainbat ume Zaldibarren izan ziren pilotan jokatzen.
 enjaminen kategoriako umeak izan ziren joan den ostiralean txapelketa hasi zutenak. Markina, Lekeitio, Zaldibar, Berriz, Iurreta, Durango, Mallabia, Abadiño eta Atxondoko umeek pilotan jokatzen badakitela erakutsi zuten eta ikuskizun bikaina eman zuten Olazar pilotalekuan
Lehiaketak aurrera darrai eta hurrengo partidak gaur arratsaldean jokatuko dira zazpiretan. Benjaminen kategoriako haurrak izango dira beste behin ere protagonista. Ostiralero jokatuko dira partidak eta final laurdenak ekainaren 14an, 20an eta 21ean jokatuko dira. Finalaurrekoak ekainaren 27an eta 28an izango dira eta finalak uztailaren 6an jokatuko dira Zaldibarren bertan.
Txapelketa honetan, guztira 12 herritako 58 bikote arituko dira benjamin,kimu eta kadeteen kategorian lehiatzen. Ume hauek, Zaldibar, Markina, Lekeitio, Atxondo, Mallabia, Mañaria, Elorrio, Berriz, Abadiño, Iurreta, Durango eta Ermuakoak izango dira. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!