Lau t’erdian zein binaka maila ezin hobean

Anboto 2007ko aza. 9a, 10:48

Gazteak dira pilotariak baina ez nolanahikoak. Lau t’erdian nahiz eskuz binaka ongi moldatzen direla erakusten ari dira ostegunero Zaldibarko Olazar pilotalekuan. XX. edizioa da aurtengoa eta argi dago aurten ere partehartzaileen artean maila oso ona dagoela.

Gazteak dira pilotariak baina ez nolanahikoak. Lau t’erdian nahiz eskuz binaka ongi moldatzen direla erakusten ari dira ostegunero Zaldibarko Olazar pilotalekuan. XX. edizioa da aurtengoa eta argi dago aurten ere partehartzaileen artean maila oso ona dagoela.

Joan den azaroaren batean jokatu ziren partiduek ikuskizun hanfia eman zuten. Lau t’erdian Olalde mallabitarra Andreu gipuzkoarren kontra lehiatu zen. Egurra eman zion Andrek Olalderi, 22-9 irabazi baitzion. Indartsu aritu zen pilotari gipuzkoarra eta alde handiz irabazten egon zen partidu osoan. 9-1eko markagailuarekin hasi eta ez zion aurretik jartzen utzi pilotari bizkaitarrari. Olalde Urrutikoetxearen aurka lehiatzekoa zen baina honek duen eskuko mina zela eta, Andreuk izan zen bere ordezkoa.

Eskuz binaka Renobales eta Galarraga gipuzkoarrak Erauskin II eta Zabala bizkaitarren aurka aritu ziren. Gipuzkoarrentzat izan zen garaipena baina oso berdinduta egon zen partida. Tantu asko egin ziren eta azkenean 22-21 gailendu ziren Renobales eta Galarraga. Huts asko egin diren partidan zehar eta buakera ere oso xelebrea izan zen. Aitor Erauskin lemoarrak falta egin zuen pilota ateratzera zihoanean. Horrela, irabazi egin zuten gipuzkoarrek.

Atzo, aurrera egin zuen txapelketak. Zaldibarko Olazar pilotalekua pilotazale eta pilotarien eszenatoki bihurtu zen berriro ere. Final zortzirenetako azken bi partidak jokatu ziren. Rico errioxarra Mitxelena nafarraren kontra lehiatu zen eta eskuz binaka, Muguruza eta Jauregi gipuzkoarrak Beitia eta Larrinaga bizkaitarrak hartu zituzten arerio. Larrinagak Erauskin I ordezkatu zuen.

Datorren astean final laurdenak jokatuko dira, gero finalerdia eta azkenik finala. Gutxi falta da txapelketa amaitzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!