Zalduak sendo hasi du fasea, bitik bi irabazita

Anboto 2007ko mar. 22a, 14:06

Zaldua-Julza taldeak garaipen birekin hasi du Bizkaiko lehen mailako seniorren jaitsiera fasea. Partida biak asteburuan jokatu zituen; jardunaldiari zegokiona zapatuan, eta atzeratutako bat domekan. Lehena 20 puntuko aldearekin irabazi zion Boskozaleak taldeari. Hasi eta bukatu, gehiago izan ziren Alberto Molinaren mutilak. Hurrengo egunean ere ez zuten hutsik egin; Independiente Super B.M. taldea 14 gatik azpiratu zuten.

Zalduak amorruz ekin dio jaitsiera faseari. Ez daude taldearen mailari dagokion tokian. BesteArgazkia: Iban Gorriti borroka batera ohituta daude. Azken hiru urteetan igoera fasean izan dira. Hala ere, aurten “lesionatu asko izan ditugu eta asko baldintzatu dute gure jokoa”, Alberto Molina entrenatzailearen arabera. Zoritxarrak bizkarra eman die denboraldi osoan eta, orain, lesionatu guztiak berreskuratu dituzten honetan, ahalik eta azkarren ziurtatu nahi dute maila. Bide onetik doaz.

Lehen faseari atera dakiokeen alderdi baikorrena, multzo kide izan dituen taldeen kontrako partidetan atera duen average positiboa da: bost garaipen eta hiru porrot. Horrek, fasea sailkapenaren erdian hastea ahalbidetu die, eta, joan zen asteko garaipen biekin, goiko postuetan ezarri dira, lidertzatik gertu.

Asteburuan lidertza izango dute jokoan Asti Leku Tsunamiren aurka. Molinak “partida gogorra” aurreikusten du, baina “jokalari guztiak jokatzeko moduan daudenez, irabaztea dugu helburu”. Horretarako, defentsan lan ona egin beharko dute, portugaletearrak punturik gehien sartu duen taldea baitira.

Anbotopeko, goian

Muskizi sufrituta irabazi ondoren (54-52), Anbotopeko bigarren dago igoera fasean. Joan zen jardunaldiak sailkapena bitan zatituta utzi du. Pub Volantin Marrazoak, Anbotopeko eta Patronato, zortzi, zazpi eta sei garaipenekin daude, lehen hiru postuetan. Gainerako guztiek lau garaipen dituzte. Fasea amaitzeko zortzi jardunaldi falta dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!