Kluba gidatzeko lagun-talde berria osatu da

Anboto 2007ko mar. 22a, 13:47

Zaldua Kirol Taldeko futbol sailak bizirik jarraituko du ekainetik aurrera. Joan zen asteburuan, taldearen egoera larriari irtenbidea eman asmoz egindako batzarrean, hamaika laguneko taldea Zalduaren gidaritza hartzeko prest agertu zen. Gehienak gizonezkoak dira, baina tartean emakumezko bi ere badaude.

Aurtengo ekainaren 30etik aurrera, Jabier Zuloaga izango da lehendakari berria; lehendakariorde lanak Eva Fernandezek burutuko ditu; klubeko diru-kontuak Juan Pablo Hernandezen esku geratuko dira; idazkari lanak Mikel Arrizabalak beteko ditu. Azkenik, zazpi batzordekideak honako hauek izango dira: Maribi Urizar, Rafa Tinoco, Sixto Calleja, Bittor Garitagoitia, Jabier Martin, Gorka Llorente eta Iban Ibañez.

Erreleboa, apurka

Ekainera arte, gaur egungo zuzendaritza batzordeak jarraituko du, eta lan-talde berriak datorren denboraldian hartuko du aginte makila. Arkaitz Padilla gaur egungo zuzendaritza batzordeko kidea “pozik” dago lortutako irtenbidearekin, eta erreleboa ez dela bat-batekoa izango argitu du: “Urtebetean-edo, adi egongo gara, edonolako laguntza behar dutela ere”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!