3. urteurrena ospatzen aste bete

Anboto 2007ko mar. 2a, 14:15

Urteurrena dela-eta, herriko buzoietan komunikatu bat zabaldu dute gazteek, eta besteak beste, herriko gazte guztiei gonbita egiten diote Gaztetxean parte hartzeko, batzarrak astelehenetan, arratsaldeko 18:30ean, izaten direla gogoratuz.

Urteurrena dela-eta, herriko buzoietan komunikatu bat zabaldu dute gazteek, eta besteak beste, herriko gazte guztiei gonbita egiten diote Gaztetxean parte hartzeko, batzarrak astelehenetan, arratsaldeko 18:30ean, izaten direla gogoratuz.

Zaldibarko gazte taldeak, gainera, hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politiko guztiei eskatu die gazteen etxebizitza eskubidea bermatzeko zer neurri hartuko dituzten eta zer etxebizitza motaren aldeko apostua egiten duten azaltzeko.

Zapatuan, 6an, beteko ditu Zaldibarko Gaztetxeak 3 urte, eta Gaztetxearen osasuna ospatzeko eta beste horrenbeste denboran horrela jarraitzeko bultzada emateko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, martxoaren 3an bertan hasita. Zapatuan bertan, eta arratsaldeko 16:00etan Graffiti tailerra izango da, nahi dauenak hormetan marrazkiak egin ahal izateko oinarrizko azalpenak jasoko ditu.

Domeka, berriz, gazteen etxean umeendako eguna izango da, herriko gurasoen erantzunaren zain daude Gaztetxean, eta guztiak animatu nahi izan dituzte parte hartzera, umeak Gaztetxera eromatera.

Martitzenean, hau da, urteurren egunean, Gaztetxeari aurreskua dantzatuko diote iluntzeko zazpietan, eta ondoren, txalapartariak eta luntxa gozatzeko aukera izango da.

Datorren asteburura bidean, aldarrikapenerako tartea izango da barikuan, etxebizitza eskubidearen aldeko kontzentrazioa egingo baitute udaletxe aurrean. Horren ondoren, Mahaster River bergararrek eta Pablo Goxo kantautoreak kontzertua eskainiko dute. Zapatuan be bertso bazkariaz gozatu eta familia-argazkia aterako dute, 17:00etan. Gaztetxeak aurrera lemapean kalejira eta poteoa izango dira, eta kontzertu batekin bukatuko dituzte 3. urteurrena delako ospakizunak: Stupenda Jones eta Txato Plato taldeekin. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!