Kontuan entzun eta liburuak irakurtzeko

Anboto 2007ko mar. 2a, 10:39

Aulki eta mahaiak alboratzen dituzte liburutegian hilabete guztietako azkenengo ostiralean. Izkina baten eta normalean kiribilduta izaten duten alfonbra lurrean zabal-zabalik ipini, eta kontuak entzutera gerturatzen dira umeak.

Aulki eta mahaiak alboratzen dituzte liburutegian hilabete guztietako azkenengo ostiralean. Izkina baten eta normalean kiribilduta izaten duten alfonbra lurrean zabal-zabalik ipini, eta kontuak entzutera gerturatzen dira umeak.

Liburutegiko arduradunak azaldu digunez, ume eta guraso askorentzako ohitura bihurtu da hilero, bariku iluntzean, Udal Liburutegira etortzea.

Herriko txikienen artean irakurtzeko ohitura sustraitzea: horixe dute helburu antolatzen dituzten ekimenekin. Ipuin-kontalariak ekartzea horietariko bat da, baina badituzte bestelako egitasmoak ere.

Duela pare bat aste martxan ipini dute, esaterako, irakurle txapelketa deitu dutena. Umeak irakurtzera bultzatzeko, liburutegiko arduradun gazteari bururatu zaion azkenengo estrategia da txapelketarena. Eta esan deuskunez, emaitza pozgarria izaten ari da. Eskolan ume nagusiagoekin egiten den antzeko proposamena da txapelketaren bidezkoa, izan ere, umeek zelanbait frogatu egin behar dute liburuak benetan irakurtzen dituztela, txapelketaren jomuga irakurtzea baita. Fitxa batzuk banatzen dizkiete umeei, eta bertan galdera batzuk izaten dituzte irakurri ostean eratzutekoak.

Liburuak irakurri eta fitxak betetzeari ekin dioten bederatzi ume dagoz, 7 eta 10 urte bitartekoak denak. Harrigarria izan daitekeen arren, badago neskato bat, –parte-hartzaile denak neskak dira– otsailaren erdialdetik hona zortzi liburu irakurri dituena. Liburutegian dauden haurrentzako 4.000 liburuak irakurtzeko badauka, oraindik ere, materiala.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!