Zalduak hasi eta bukatu arretaz jokatu behar du

Anboto 2007ko ots. 15a, 13:42

Abadiñoren aurkako derbian lehen minutuan jaso zuen gola. Ondoren, partida osoan zehar ezinean aritu zen. Asteburuan Apurtuarte liderra jasoko du etxean, multzoko talderik golegileena. Hauekin ez dago arreta unebatean ere galtzerik.

Abadiñoren aurkako derbian lehen minutuan jaso zuen gola. Ondoren, partida osoan zehar ezinean aritu zen. Asteburuan Apurtuarte liderra jasoko du etxean, multzoko talderik golegileena. Hauekin ez dago arreta unebatean ere galtzerik.

Zapatuan, ez da izango kontzentrazioa galtzeko unerik. Abadiñoren kontrako derbitik ikasbide hori atera behar du Zalduak. Izan ere, lehen gola partidako lehen minutuan jaso zuten. Lehia hasi aurretik markagailuan atzetik hastea lakoa izan zen. Ondoren, aukerak izan arren, ezin izan zuten berdindu eta, gainera, abadiñarrek aldea handitu zuten partida hondarrean. Bihar, zaldibartarrek Apurtuarte liderra jasoko dute etxean, multzoko talderik golegileena, alde ikaragarriarekin gainera. 55 gol daramatzate; bigarren talderik golegileenak baino 13 gehiago. Arreta osoz jokatu beharreko lehia da, inolako zalantzarik gabe.

Joan zen asteko porrotak ez die posturik galduarazi sailkapenean –bosgarren darraite–, baina lehen hiru postuak hurrunago dituzte. Lehen lauretatik, Ibarsusik bakarrik galdu zuen; hirugarren postua kendu zion Mungiaren kontra, hain zuzen ere. Apurtuartek eta Berriatukok aise atera zituzten partidak aurrera.

Abadiñok, berriz, beheko postuak behin-betiko uxatu dituela dirudi. Jaitsierako postuetan dagoen Fruizek 18 puntu ditu; abadiñarrek 26 dituzte. Orain, sailkapenaren erdian daude Jose Ignacio Agorriaren mutilak. Zapatuan, Atxular taldea bisitatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!