Udalerri Euskaldunen Egunaren barruan egingo dute ekitaldia, Basogainen. "Otxandioko iraganetik abiatuta oraina ulertu eta etorkizunari begiratzeko espazio sinboliko bat" sortu dute, udal ordezkariek azaldu dutenez. Bertsolariek, Oihandi abesbatzak, Urduri dantza taldeak eta Kaleik Kale txistulariek parte hartuko dute ekitaldian. 18:30ean hasiko da.
Ekimenak euskalduntasuna, justizia soziala, aniztasuna eta halako balioak irudikatzea du helburu, eta "herritarren arteko lotura eta komunitate sentimendua indartzea", udalak jakinarazi duenez.