Santamaña jaien egun handia ospatuko dute gaur Otxandion

Anboto 2025ko uzt. 18a, 12:30

Jai giroan murgilduta daude Otxandion, atzotik. Danborradaren arduradunek txupinazoa bota ondoren. Santamañez gozatzeko egitarau zabala landu du Jai Batzordeak, aurten herriko elkarte eta eragileen parte-hartzeagaz indarberrituta.

Santamaña eguna, egun handia dute gaur otxandiarrek. Udal Musika Bandaren kalejirak abiatuko du egitaraua. Eta, Santa Marinaren omenezko meza ostean, herriko umeen pilota partidak jokatuko dira. Txistularien kalejirak, eta, Mutrikuko erraldoi eta buruhandiek alaituko dute eguerdia. Urduri dantza taldearen saioak, eta, Taberna Ibiltaria eta Jotake taldeek borobilduko dute eguna. 

Umeen Eguna ospatuko dute, bihar. 6. mailakoek txupina botata, puzgarri eta jolasek hartuko dute plaza. Atzetik etorriko dira, sukaldaritza erronka, herri bazkaria, Otxandioko I. Pentlatoia, pilota partida profesionalak eta kuadrillen arteko play back-a. Altxa Porru! taldeak alaituko du gaua. Uztailaren 27an agurtuko dituzte jaiak. Bitartean egongo da zer gozatu

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!