Otxandioko jaiak

[ARGAZKI GALERIA] Danbor hotsez hasi dituzte santamañak Otxandion

Anboto 2025ko uzt. 17a, 21:00

Danborradaren arduradunek txupinazoa bota ondoren, jai giroan murgilduta daude Otxandion. Segituan, ume eta helduen danborrek hartu dituzte herriko kale eta bazterrak. Joselu Anaiek alaituko dute gau giroa.

Santamañez gozatzeko egitarau zabala landu du Jai Batzordeak, aurten herriko elkarte eta eragileen parte-hartzeagaz indarberrituta. Santamaña eguna, egun handia dute bihar otxandiarrek. Udal Musika Bandaren kalejirak abiatuko du egitaraua. Eta, Santa Marinaren omenezko meza ostean, herriko umeen pilota partidak jokatuko dira. Txistularien kalejirak, eta, Mutrikuko erraldoi eta buruhandiek alaituko dute eguerdia. Urduri dantza taldearen saioak, eta, Taberna Ibiltaria eta Jotake taldeek borobilduko dute eguna.

Umeen Eguna ospatuko dute, zapatuan. 6. mailakoek txupina botata, puzgarri eta jolasek hartuko dute plaza. Uztailaren 27an agurtuko dituzte jaiak. Bitartean egongo da zer gozatu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!