"Asko egin zuen Lagunartea sortzeko"

Joseba Derteano 2025ko mar. 21a, 11:00

Javier Lertxundi, Peio Magunazelaia eta Koikili, urteurren ekitaldian.

Peio Magunazelaia (Otxandio, 1964-2018) pertsona ezaguna eta maitatua izan zen herrian. Bere bizitza ostalaritzari lotuta egon zen. Haitz tabernako jabea eta tabernaria izan zen makina bat urtez.  "Jendeagaz erraz egiten zituen hartu-emanak, eta oso pertsona eskuzabala zen", gogoratu du Javier Lertxundik.  

Peio Koikili Lertxundiren laguna zen, hartu-eman estua zuten. Sarritan joaten zen bere partiduak ikustera, bai herriko Zelaieta zelaira, Koikili Vulcano taldean zebilenean, eta bai San Mamesera, Athletic klubera batu zenean.  "Lan handia egin zuen" Lagunartea sortzeko, dio Lertxundik. Haitz taberna lagunarteko egoitza eta Koikiliren partiduak ikusteko bilgune bihurtu zen, horman eskegita zuen Athleticen armarria lekuko. 

2018. urtean, Koikili Lagunarteak 10 urte egin zituenean, Peio omendu zuten, urteetan egindako lanaren esker onez. Ordurako, gurpildun aulkian zegoen ELA gaixotasunagatik, eta handik hile gutxira hil zen. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!