Kontseilupea bete egin zen Otxandioko Udalak osasun zentroko egoeraren harira deitutako batzarrean

Anboto 2023ko aza. 23a, 11:04
Martizenean Kontseilupean egindako herri batzarreko irudia.

Udalak eskura duen informazioa partekatu zuen, eta herritarren kexak eta iritziak jaso zituen.

Otxandioko Udalak batzar batera deitu zituen herritarrak martitzen arratsaldean, osasun zentroko lehen arretak dituen gabezei buruz informatzeko. Kontseilupea bete zen azalpenak entzuteko. Bertan udal arduradunek eskura duten informazioa partekatu zuten herritarrekin. Udalak sare sozialetan iragarri duenez, Otxandion medikua egunero izatea eskatzeko sinadura bilketa ere abiatu dute.

Otxandioko osasun zentroko mediku bakarra "bajan" dagoela eta azken asteetan kontsultako kobertura "partziala" izan dela informatu dute udaletik. Zerbitzua ematera beste zonalde batzuetako medikuek bertaratu behar izan dute. Egun batzuetan herrian ez dutela medikurik izan diote, eta egoera hori ez dela jasangarria. "Egoera hau luzatzeak Otxandioko kontsultako medikuaren kobertura %70 murriztea ekarriko du; hau da, gutxienez hiru egunetik bitan herrian medikurik ez izatea ekarriko du". Udalak egoerari "irtenbide bat ahalik eta lasterren" emateko eskatu die, ofizialki, Osakidetzari eta Osasun Sailari.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!