Itziar Zabalak Otxandioko rokodromoa eta bere eredua goraipatu ditu

Joseba Derteano 2022ko abe. 20a, 11:33

Abenduaren 9an eskaladari emaniko eguna izan zen Otxandion. Lehenengo, Itziar Zabalak berari buruzko Amagana ikus-entzunezkoa aurkeztu zuen Mainondon, eta segidan pilotalekura igo ziren han egindako rokodromo berria inauguratzera.

Zabalak bertatik bertara ezagutu zuen azpiegitura berria eta "asko" gustatu zitzaion. "Oso aproposa da eskaladaren munduan lehenengo urratsak eman gura dituenentzat edo sakondu gura duenarentzat", esan zuen. Azpiegitura kudeatzeko eredua ere goraipatu zuen: "Denentzat dago zabalik. Herritarregan konfiantza erakusten du horrek".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!