[ARGAZKI GALERIA] Jaiak hasi dira Otxandion

Anboto 2022ko uzt. 17a, 19:50

Udaletxeko balkoian baturikoen irribarrea ikustea nahikoa da otxandiarrek jaiak hasteko zuten gogoaz konturatzeko. Arratsalde honetan jaurti dute txupina. Aurten, Oihandi abesbatzak eta Mirugain mendi taldeek izan dute jaiei hasiera emateko ohorea eta ardura. 

Gaur Trikizio taldearen erromeriaz eta Eusko Labelen okela pintxoez gozatu ahalko da Otxandion. Bihar Santa Marina eguna ospatuko dute. Herri kirolak, Urduri dantza taldearen emanaldia eta Joselu Anaiak egongo dira. Datorren asteburuan jaiak segida izango du Kerobia, Dupla eta Zirkinik Bez taldeen kontzertuagaz. Ohiko sokamuturra ere ez da faltako domekan, hilaren 24an. Egitarau osoa hemen kontsultatu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!