[EGITARAUA]: Kerobia, Dupla eta Zirkinik Bez, besteak beste, Otxandioko jaietan

Anboto 2022ko uzt. 5a, 16:12

Uztailaren 15etik uztailaren 24ra Otxandioko jaiak ospatuko dituzte eta gaur egin dute publiko aurtengo egitaraua. Musikari dagokionez, Kerobia, Dupla eta Zirkinik Bez taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.

UZTAILAK 15, BARIKUA

  • 20:00 Oihandi abesbatzaren 50. urteurreneko kontzertua, elizan
  • 21:30 Afari herrikoia

UZTAILAK 16, ZAPATUA

  • 11:00 Street Boulder
  • 13:00 Txupinazoa
  • 13:05 Trikipoteoa
  • 14:30 Gazte bazkaria
  • 16:30 Bingoa
  • 18:00 Olinpiadak
  • 22:00 Kontzertuak Gaztetxean: Gorrotoa Gorroto, Estutu eta DJ Rosamari

UZTAILAK 17, DOMEKA

  • 18:30 Ohiko Salve Regina abestuko da, Oihandi abesbatzarekin batera.
  • 19:00 Soinubilen eskutik 'Gora Otxandioarrak' abestia.
  • 19:15 Txupinazoa.
  • 19:20 Danborrada.
  • 20:00 Otxandioko presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea plazan, Giza Eskubideen Udal Batzordeak deiturik.
  • 20:30 Erromeria Trikizio taldearekin.
  • 20:30 Eusko Labelen haragi pintxoak.
  • 23:00 Erromeria Trikizio taldearekin.
  • UZTAILAK 18, ASTELEHENA
  • 12:00 Otxandioko banderarekin kalejira. Ondoren Otxandioko txistulari eta dultzaineroak.
  • 12:30 Meza nagusia.
  • 13:15 Umeen pilota partiduak, plazan.
  • 17:30 Herri kirolak, plazan.
  • 19:30 Urduri dantza taldearen eskutik ikuskizuna, plazan.
  • 22:30 Erromeria Joselu Anaiaken eskutik.

UZTAILAK 19, MARTITZENA

  • 12:00 Magia saioa.
  • 12:30 Arimen meza.
  • 13:30 Umeen bazkaria, plazan.
  • 16:30 Emozio eta abilezia erronka.
  • 16:30 Puzgarriak eta tailerrak.
  • 17:00 Tute, mus eta briska txapelketa.
  • 19:00 DJa plazan.

UZTAILAK 22, BARIKUA

  • 19:30 Kalez kale kantari Soinubilen eskutik
  • 20:00 Soka dantza, plazan
  • 20:30 Kalez kale kantari Soinubilen eskutik
  • 22:30 Play-backa, plazan

UZTAILAK 23, ZAPATUA

  • 11:00 Otxandioko bandaren kalejira eta ondoren dultzaineroen kalejira.
  • 12:30 Meza San Martinen.
  • 14:00 San Martinen paella txapelketa.
  • 16:30 Trikitilariak Ziortza eta Leire San Martinen.
  • 19:00 Sakatu elektrotxaranga, kalerik kale.
  • 22:30 Kontzertuak herriko plazan: Kerobia, Dupla eta Zirkinik Bez.

UZTAILAK 24, DOMEKA

  • 07:30 Diana eta kalejira.
  • 08:00 Sokamuturra.
  • 12:00 Meza nagusia.
  • 13:00 1936an bonbardaketan hildakoei omenaldia, Andikonan.
  • 13:45 Limonada plazan.
  • 14:00 Otxandioko eta Araiako banden kontzertua, plazan.
  • 17:30 Herritarren arteko pilota partiduak, plazan.
  • 19:00 Pilota partiduak, plazan. II. plazaz plaza txapelketa. Ados pilota elkartearen eskutik.
  • 20:00 Gu gara legea antzerkia, plaza.
  • 22:00 Erromeria Erruki taldearen eskutik.
  • 00:00 Agur Santa Marina.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!