[ARGAZKI GALERIA] Herri bazkari jendetsuagaz ospatu dute Otxandion Mirugainen 50. urteurrena

Anboto 2022ko mai. 11a, 11:09

Joan zen zapatuan, urteroko Fundazio martxaren ostean, plazan jai giroan bazkaldu zuten.

Mirugain Mendi Taldeak 50 urte bete ditu aurten eta ekimen askogaz ospatzen ari dira. Joan zen asteburuan Fundazio Martxa egin zuten Otxandio ingurutik.Ibilbide bi izan ziren: ia 22 kilometrokoa eta laburragoa zen beste bat. Azken horretara umeak eta gazteak erakartzea zen helburua. Ibilbide batean zein bestean jende asko batu zela-eta gustura daude antolatzaileak.

Otxandiora bueltan, trikipoetan irten ziren lehenengo, eta plazako herri bazkarian batu ziren ondoren. Umeentzako jolasak ere izan ziren arratsaldean. Argazki zaharren erakusketa izan zen ospakizuneko beste osagai bat. Gazteen eta nagusien artean Mirugainen urteurreneko kamisetak ere banatu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!