Lonjetan, txaboletan, etxeetan eta otorduetan bizikideak ez direnekin ez biltzeko eskatu die Otxandioko Udalak herritarrei

Jone Guenetxea 2021ko api. 27a, 13:35

Azken 14 egunotan 63 positibo detektatu dituzte Otxandion. Udalak baheketa masiboa egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, baina ez dute erantzunik jaso.

Egoitz Garmendia Otxandioko alkateak azaldu duenez, "arduratuta" daude herrian bizi duten egoeragaz. Azken 14 egunetan 63 positibo atzeman dituzte 1.343 biztanleko herrian. Biztanleria osoaren %4,7.  Udalak baheketa masiboa egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, baina ez dute erantzunik jaso. "Eusko Jaurlaritzarentzat ez gara lehentasun bat. Horregaitik herri moduan erreakzionatu behar dugula uste dugu". Ildo horretatik eskaera zehatza egin diete herritarrei. "Lonjetan, txaboletan, etxeetan eta otorduetan bizikideak ez direnekin ez biltzeko eskatu die Otxandioko Udalak herritarrei.

4.649,26ko intzidentzia tasa dauka Otxandiok. Atzo, 6 positibo berri izan ziren. Apirilaren 20tik itxiera perimetralean daude. Ikastetxeko bi gela konfinatuta daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!