Urte bi dira Lorena Costasek Otxauntz proiektua gorpuztu zuela, horretarako lursaila erosteko aukera sortu ondoren. Eta, iaztik, ahuntz-esneagaz egindako gazta egiten du. Durangon, Zornotzan, Abadiñon, Arratian eta Gasteizen ditu salmenta puntuak. Ahuntzai-Euskal ahuntz-esne produktoreen elkarteko kidea da Costas. Elkarrizketa osoa ANBOTOren hurrengo alean.