Azken egunetako bi positiboak direla-eta, Jarraipen Batzorde bat eratu du Otxandioko Udalak

Joseba Derteano 2020ko eka. 16a, 11:57

Batzorde hori egunero batuko da unean uneko egoera baloratzeko eta beharrik balego neurriak hartzeko.

Barikuan eta domekan koronabirus kasu bana detektatu ziren Otxandion eta horren aurrean egunero egoeraren balorazio bat egingo duen Jarraipen Batzorde bat sortzea erabaki du Otxandioko Udalak, bando batean eta sare sozialetan iragarri duenez.

Horrekin batera, San Juan suak eta horri lotutako kalejira bertan behera uztea erabaki dute. ""Gaur ez dira suak egiteko eta gu guztion osasuna behar bezala bermatzeko baldintzak ematen", arrazoitu dute udaletik.

Herritarrei segurtasun neurriak mantentzeko deia egin diete: maskarak erabiltzea eta bi metroko distantziari eustea. "Egoera serioa da oraindik eta funtsezkoa da segurtasun neurriei eustea", azaldu dute.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!