Otxandioko herritar bik positibo eman dute PCR proban

Ekaitz Herrera 2020ko eka. 15a, 13:30

Osasun Sailak emandako azken datuen arabera, koronabirusagatiko positibo berri bi erregistratu dira Otxandion. Asteburuan zehar erregistratu dira. Barikuan baieztatu zen lehenengoa; atzo, bigarrena. Durangaldeko gainontzeko herrietan ez da kasu berririk erregistratu.

Atzo 2.870 test inguru egin ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. PCR testen bidez atzemandako kasu berriak 8 izan ziren. Test azkarren bidez baieztatutakoak, berriz, 2 izan ziren. EAEn hildakoak 1.596 dira guztira. Azken datuak gauerdikoak dira. Baieztatutako positiboak 467 dira, baina gehiago egon litezke. Izan ere ezjakina da koronabirusa izan eta baieztatu barik dauden herritarren kopurua, ez baitzaizkie herritar denei probak egiten. Datuak, herrika:

  • Durango: 197
  • Zornotza: 154  
  • Elorrio: 28
  • Abadiño: 28
  • Iurreta: 14
  • Zaldibar: 13
  • Otxandio: 11 (+2)
  • Atxondo: 
  • Berriz: 7
  • Mallabia: 4
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!