"Milanetik Otxandiora bidean koronabirus kasuen berri izan genuen"

Jone Guenetxea 2020ko ots. 24a, 14:55

Bost lagun hil dira Italia Iparraldean Koronabirusaren eraginez. Alesandro Ruta Milanen izan zen eguenean. 

Ruta milandarra da, baina Otxandion bizi da. Eguenean Milanen izan zen. Euskal Herrira itzuli da gurasoekin. Bidaian zeudela konturatu ziren koronabirus kasuak agertzen hasi zirela Italia iparraldean. 

Zelan bizi duzue Italian sortu diren kasuak eta gobernuak hartuta neurriak?

Ostegunean Milanera joan nintzen eta gurasoak nigaz etorri ziren Euskal Herrira. Milanetik Otxandiora bidean koronabirus kasuen berri izan genuen. Milanetik 60 kilometro ingurura gertatu da. 

Baduzu senide edo lagunik inguru horretan?

Bai, lagunak eta osaba bat bertan bizi dira. Atzo lagun bategaz berba egin nuen. Esan zidan erreakzioa gehiegizkoa dela. Gripe gogor baten bezalako gaixotasuna dela.

Neurri gogorrak hartu dituzte. 

Bai, baina, erreakzio hau oso italiarra dela esango nuke. Ez dut esango hipokondriakoak garenik, baina gertu ibiliko gara. Kezka piztu da, eta jendea azterketak egiten hasi da. Geroago eta kontrol gehiago, kasu gehiago agertuko dira. 

Zure hirian, Milanen, momentuz ez da horrelako kasurik agertu.

Momentuz iparraldean gertatu da, eta herri batzuk itxi egin dituzte. Baina, Milanen gertatu izan balitz, ez dakit hiria itxiko luketen. Ekonomiko hiri garrantzitsua da. Esan dutena da, 18:00etatik aurrera etxean egoteko, eta ahal den neurrian etxetik lan egiteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!