Auzipetuak banaka aritu dira deklaratzen eta leporatzen zaizkien delituak onartzen dituztela esan dute guztiek. Fiskalak eskaera berria egin du: Arantza Zuluetari eta Jon Enparantzari erakunde terroristako kide izatea egotziko diete eta gainerako 45 auzipetuei, berriz, parte hartze aktiboa izatea.
Espetxea ekidin arren, hiru urterako inhabilitazio absolutua jasoko dute epaituek, BERRIAk bere webgunean azaldu duenez.