Luis Polancok Arabako binakako aizkolari txapelketa irabazi du bigarren urtez segidan

Joseba Derteano 2019ko ira. 10a, 09:38
Luis Polanco —eskumatik hasita bigarrena—, atzo Gasteizen, irabazlearen txapela jantzita.

Aizkolari otxandiarrak Jose Angel Zubiagarekin osatu du bikotea.

Atzo Arabako binakako aizkolari txapelketa lehiatu zuten Gasteizen. Sei bikote finalisten artean Luis Polancok eta Jose Angel Zubiagak osatutakoa geratu zen txapeldun. Minutu bat eta 18 segundoko aldea atera zieten Eloy Corchero eta Asier Armentia bigarren sailkatuei.

Polancok bigarren urtez jarraian irabazi du Arabako binakako txapelketa. Iaz Jon Rodriguezekin aritu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!