Bihar Otxandio ondotik igaroko da Espainiako Itzulia

Joseba Derteano 2019ko ira. 4a, 10:54
(Argazkia: @lavuelta)

Txirrindulariek BI 623 errepidetik inguratuko dute Otxandio. Gasteiztik etorriko dira eta Dimarantza hartuko dute.

Espainiako Itzuliko webguneko iragarpenen arabera, 15:20 eta 15:40 orduen artean igaroko da tropela Otxandio paretik. Biharko etapa Itzuliko 12.a da eta Bilbon amaituko da.

Espainiako Vuelta lehiatzen eskualdeko txirrindulari bat ari da, Euskadi-Murias taldeko Mikel Bizkarra txirrindulari mañariarra. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!