Luis Polanco otxandiarrak Arabako bigarren mailako aizkolari txapelketa irabazi du

Joseba Derteano 2019ko uzt. 8a, 11:37
Luis Polanco —erdian— irabazlearen txapelarekin.

Iaz binakakoa irabazi ostean, buruz buruzkoa gehitu du palmaresera.

Atzo, bost aizkolari batu ziren Aramaion Arabako bigarren mailako txapelaren bila. 54 eta 60 ontzako bina enbor ebaki behar izan zituzten. Luis Polanco otxandiarrak osatu zuen lanik onena 15.03-ko denborarekin. Ia minutu bi eta erdiko aldea atera zion Asier Armentia bigarren sailkatuari: 17.27. Ramiro Llanos (19.00), Anton Iacobuti (19.39) eta Hermenegildo Herrero (21.29) sailkatu ziren euren atzetik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!