Koikili Aterpetxeak kalitate turistikoaren saria jaso du

Anboto 2019ko mar. 12a, 09:00
Otxandioko Koikili aterpetxea

Durangaldeko beste hamar erakunde edo enpresen zerrendara gehitu da.

Egunotan kalitate turistikoaren saria eman diote Otxandioko Koikili aterpetxeari ere. Beraz, eskualdeko hamaika erakunde edo enpresek jaso dute saria. Honako hauek dira gainerakoak: Alluitz Natura, Durangoko Turismo Bulegoa, Eguzki B&B ostatua, Elorrioko Turismo Bulegoa, Garaiko Landetxea, Karteruena Landetxea, Lurra Adventure, Oka Landetxea, Saltsan katerin eta Sinergia 43º.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!