Durangaldeak SICTED lehiakortasun programan parte hartu zuen lehen aldiz 2018an, Basquetourrek sustatutako turismo kalitatearen jomugetan oinarritutakoa. Programa honek enpresa turistikoei laguntzen die, besteak beste, beren kudeaketaren etengabeko hobekuntzan eta bezeroen esperientzia eta gogobetetzea hobetzeko. Urkiola Landa Garapenerako Alkarteak ere, diploma bereizgarri bat jaso du, eskualdean programa ezartzeko lanagatik.
Hain zuzen, Alkartearen ordezkari lez, Idoia Buruaga Elorrioko alkateak eta Orlan Isoird Berrizko alkateak enpresa horiek zoriondu zituzten "kalitate turistikoaren alde egindako lanagatik eta erakutsitako konpromisoagatik".