Ainhoa Ruiz de Infantek ezin izan du Master Cup txapelketako finalera sailkatu

Joseba Derteano 2019ko mar. 11a, 09:09
Ainhoa Ruiz de Infante —eskuman— Nora Mendizabalekin.

Otxandioko pilotariak eta Nora Mendizabal andoaindarrak 7-18 galdu zuten Madalen Etxegarai eta Uxue Oses oñatiarren kontra.

Zapatuan Legazpin jokatutako finalerdian gehiago izan zen bikote oñatiarra. Hasieran tanto luzeak eta borrokatuak jokatu zituzten, baina gehienak Etxegarairen eta Osesen aldera erori ziren. Orduan, Ruiz de Infantek eta Mendizabalek postuak aldatu zituzten eta atzelari jarri zen otxandiar gaztea. Mugimendu horrek ez zuen egoera aldatu eta Etxegaraik eta Osesek lortu zuten Laboral Kutxa Emakumeen Master Cup Txapelketako finalerako txartela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!