Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak Master Cup txapelketako bigarren kanporaketa gainditu du

Joseba Derteano 2019ko ots. 4a, 09:53
Murgiako pilotalekuan jokatu zituzten atzoko partidu guztiak.

Nora Mendizabalekin osatu zuen bikotea Murgiako pilotalekuan.

Atzo jokatu zituzten Laboral Kutxa Emakumeen Master Cup binakako txapelketako bigarren jardunaldiari zegozkion partiduak. Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarra eta Nora Mendizabal andoaindarra hiruko ligaxkan partidu bakarra irabazita sailkatu ziren. Ez zuten gehiago jokatu beharrik izan bikote bat ez zelako aurkeztu lesioagatik. Garaipena Nerea Plazaola eta Eider Plazaola oñatiarren kontra lortu zuten: 18-4.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!