Magunagoitiak eta Ruiz de Infantek Emakume Cup txapelketako lehen kanporaketa gainditu dute

Anboto 2019ko urt. 28a, 17:17

Nork bere bikotearekin, partidu bana irabazi eta galdu dituzte. 

Asteburuan hasi dute Laboral Kutxa Emakume Master Cup binakako pilota txapelketa. Maialen Magunagoitia atxondarrak Iraia Barkos bilbotarrarekin osatu du bikotea. Hiru bikoteko ligaxkan, lehenengo partidua galdu eta bigarrena irabazi zuten Usansoloko pilotalekuan. Irati Blazquezen eta Karmele Egañaren kontra nahiko erraz (7-18) lortutako garaipenak bigarren kanporaketarako txartela eman zien.

Ainhoa Ruiz de Infante otxandiarrak eta Nora Mendizabal andoaindarrak ere garaipen eta porrot banarekin hasi zuten txapelketa Galdakaon jokatutako ligaxkan. Maialen Ganzaranen eta Ana Aguileraren kontra lortu zuten garaipena (7-18). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!