Jon Lasuen Goikolea hil da, Otxandioko bonbardaketako lekukoa

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 24a, 11:37

Lasuenek 14 urte zituen 1936ko uztailaren 22an hegazkin faxistek Otxandio bonbardatu zutenean. Bonbardaketa horretan aita, bi anaia eta hiru lehengusu galdu zituen berak.

2016an, ANBOTOk elkarrizketa egin zion Lasueni, Marina Barrostegieta, Maria Angeles Ortiz de Zarate eta Bixenta Goyoagagaz batera.

Jon Lasuen Goikolea otxandiarra 2019ko urtarrilaren 15ean hil zen, 97 urte zituela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!