Zapatuan, Otxandioko Santa Marina elizan J. Sergio bi organo positibo aurkeztuko dira. Biak ala biak J. Sergio del Camporen tailerrean egindakoak dira; bi instrumentu hauek organo eraikuntza suspertu egin dute Euskal Herrian eta berritzaileak dira bere alorrean.
Ekitaldiko aurkezpenean, organogileez gain, honako hauek parte hartuko dute: Jon Bagüés Erriondo (Eresbil- Euskal Musikaren Artxiboko zuzendaria), Sabin Salaberri Urzelai (konpositorea eta organojolea), Iñigo Alberdi Amasorrain (Bilboko Koral Elkarteko Gerentea eta Lizarrako Aintzinako Musikaren Asteko Zuzendari Artistikoa) eta ekitaldia gidatuko duen Itziar Larrinaga Cuadra (Musikeneko Ikerketa eta Berrikuntza Koordinatzailea).