Elsa Patakyk eta Chris Hemsworthek Hontza Extrem abentura parkea bisitatu dute

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 30a, 16:59

Elsa Pataky eta Chris Hemsworth aktoreek Otxandio bisitatu dute, gaur. Aktoreek Hontza Extrem abentura parkean pasatu dute eguna.

Bikotea 12:00etan heldu da Otxandiora, eta 16:00 ingurura arte parkeko ibilbidea egin dute. Joan zen astean Elsa Pataky Matt Damon aktoreagaz joan zen Hontza Extremera. Esperientzia gustatu zitzaiola dirudi, gaur Chris Hemsworth bikotekideagaz joan baita Otxandioko basoan kokatuta dagoen abentura parkera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!