Elsa Patakyk eta Matt Damonek Otxandioko Hontza Extrem abentura parkea bisitatu dute

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 21a, 20:53

Gaur goizean Hontza Extrem abentura parkera joan direnak aho zabalik gelditu dira bisitarien artean Elsa Pataky eta Matt Damon aktoreak ikusi dituztenean. 

Bi aktoreek Otxandioko abentura parkeko ibilbide osoa egin eta gero, bertan bazkaldu dute. Pataky eta Chris Hemsworth Euskal Herrian dira egunotan. Antza denez, Patakyren neba Getarian ezkonduko da asteburuan, eta bidaia aprobetxatzen ari dira Euskal Herria ezagutzeko. Matt Damon eta bere familia ere eurekin daude. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!