498 otxandiarrek botoa eman dute herri-galdeketan, %46,98k

Jone Guenetxea 2017ko aza. 5a, 22:11

Erabakitzeko eskubidearen inguruan 498 otxandiarrek botoa eman dute gaurko herri-galdeketan, %46,98k. 459 baiezko, 16 ezezko, 14 zuri eta 9 baliogabe zenbatu dituzte. Andikona plazan egin duten ekitaldian bertsoa abestu dute eta lore eskaintza egin dute Nestor Basterretxeak bonbardaketan hildakoak gogoratzeko sortutako eskulturan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!