270 atxondarrek eta 292 otxandiarrek botoa eman dute dagoeneko herri galdeketetan

Jone Guenetxea 2017ko azaroaren 5a

Atxondoko eta Otxandioko Gure Esku Dagok sustatuta Euskal Herriko estatus politikoaren inguruko galdeketa egiten ari dira, gaur, Durangaldeko bi herri hauetan. 13:30ean egindako zenbaketaren arabera, Atxondon 270 lagunek botoa eman dute (%22,56) eta Otxandion 292 herritarrek (%27,55).

Atxondon herriko talogileek egindako talo ogitartekoak jateko aukera egongo da arratsaldean, beste ekintza batzuen artean. Otxandion berriz, egun osorako egitaraua prestatu dute. Goizean hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldiak (12:00etan) izan dira. Eguerdian, 13:30ean, ekitaldi nagusia egin dute, Andikona plazan.

 

BOZKAGUNEAK
• Otxandion: Udaletxe aurreko plazan.
• Atxondon: Apatako plazan eta Axpeko plazan.

ORDUA 
• 09:00etatik 20:00etara.

GALDERAK
• Otxandion: Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?
• Atxondon: Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu?

GALDEKETA EGINGO DUTEN HERRI DENAK
• Atxondo, Otxandio, Andoain, Areatza, Beizama, Berango, Erandio, Elantxobe, Galdakao, Getxo, 
Mundaka, Ibarrangelu eta Leioa.

DURANGALDEAN HERRI GALDEKETA EGINA DUTEN HERRIAK
• Abadiño, Elorrio, Durango, Zornotza, eta Zaldibar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!