Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikak sustatuta, Euskal Herriko 100 bat herritan estatus politikoaren inguruko herri kontsultak egin zituzten maiatzaren 7an. Otxandion aurreragoko uztea erabaki zuten, herritarrak Korrikaren hasiera eguneko prestakuntza lanetan murgilduta zeudelako. Orain, taldea berriro aktibatu eta herri kontsulta egitea erabaki dute. Azaroaren 5an izango da, beste hainbat herritan moduan. Durangaldeari dagokionez Atxondon ere egun horretan egingo dute.
Atzo herritarren aurreko aurkezpena egin zuten plazan. Trantsiziotik gaur egunera arte Otxandioko udalbatzarra osatu zuten zinegotziak gonbidatu zituzten aurkezpenera eta eurekin familia argazkia atera zuten.