“Durangaldeko gainontzeko taldeei esker erabaki dugu galdeketa egitea. Abadiñoko eta Zaldibarko taldeen laguntza izugarria izan da, asko lagundu digute-eta pauso hauek guztiak ematen”, aitortu dute herriko gaztetxean batu diren kideek.
Oraindik galdeketa noiz egingo duten ez dakiten arren, Durangaldeko beste taldeekin batera maiatzaren 7an egitea ez dutela baztertzen jakitera eman dute. “Protokolo bati jarraitzen gabiltza, eta, beraz, data batzuk ez daude gure esku. Hala ere, lanean buru-belarri gabiltza galdeketa hori egin ahal izateko”, gaineratu dute. Galdeketaren data jarrita ez duten arren, taldearentzat egun garrantzitsua izango den aurkezpen ekitaldiaren data ipinita dute. Taldea ezagutzera emateko asmoz, martxoaren 31n, arratsaldean, aurkezpen jaia egingo dute herrian.